Bizi, berpiztu, elkarrekin bizi, ongi bizi lelopean ospatuko da Iruñean Oinez Doazen Hiriak Sarearen XI. Biltzarra, egoitza nagusia Baluarte izango duena. Hiriko joerarik berrienei buruzko programa zabal batekin, jardunaldietan zehar mugikortasunari, espazio publikoei eta bizi-kalitateari buruzko gogoeta egingo da, hitzaldiak, mahai-inguruak, tailer praktikoak eta hiriko hainbat gunetan bisitak egingo dira. Azken batean, hirietako kaleek eta plazek pertsonen bizi-kalitatearen sortzaile eta bizitasun gune gisa hartzen duten garrantzia aldarrikatu nahi duen kongresua da, bai eta haien optimizazioari begira espazioak berreskuratzea ere.
Jueves 26/09 Osteguna: 09:00 - 14:00
Viernes 27/09 Ostirala: 09:30 - 12:00