Baluarte está integrado en la sociedad pública de Gobierno de Navarra, NICDO "Navarra Impulsa Cultura, Deporte y Ocio"

NICDO

SETGYC 12th Annual Congress

Terapia Geniko eta Zelularreko Espainiako Elkartearen 12. kongresua

2023ko Ekainak 20 Hainbat ordu
Ciudadela Aretoa
| Antolatzailea: Terapia Geniko eta Zelularreko Espainiako Elkartea (SETGyC)
 
Ekainaren 19tik 21era bitartean, urtean behin egiten den Terapia Geniko eta Zelularreko Espainiako Elkartearen (SETGyC) hamabigarren kongresua ospatuko da Baluarte Biltzar Jauregian eta Auditorioan.
 
Biltzarra Iruñean egingo da lehen aldiz, eta helburua, terapia geniko eta zelularretan egindako azken aurrerapenak partekatzeaz gain, esparru horretan lan egiten duten hainbat eragileren (oinarrizko ikertzaileak, medikuak, ikasleak, enpresak eta erakundeak) topagune izatea da. Biltzarreko hiru jardunaldietan ingelesa izango da hizkuntza ofiziala.
 
SETGYC herrialdeko foro nagusia da, non diziplina askotako profesionalak biltzen diren ikerketa-laborategietan, zelula- eta birus-ekoizpeneko aretoetan eta saiakuntza klinikoetan egindako azken aurrerapenak aurkezteko, bai ikertzaile independenteek sortutakoak, bai industriak sustatutakoak. Zehazki, Baluarten egingo den SETGYC kongresua esparru ezin hobea da ikerketa biomedikoaren eta medikuntzaren punta-puntako esparru horretan trebatzeko, arlo horretako liderrekin lehen pertsonan elkarreraginean arituz, adiskidetasun eta lankidetza giro ezin hobean.
 
PROGRAMA

Sarrerak

Aurrez izena emanez
8:30 - 20:00