|
Antolatzailea: Baluarte Fundazioa
Otsailaren 3an Baluarte Fundazioaren 2022-2023 Denboraldiaren baitan gurean antzeztutako bertsioan taularatuko den Giacomo Pucciniren La Bohème operaren lehenengo emanaldiaren gelaurre bezala,Javier del Olivo kritikariak atariko mintzaldia eskainiko du Bohemiar Parisetik bidaia Pucciniren eskutik izenburupean.
XIX. mendeko Parisko bizitza ez zen dena distiratsua eta glamourra. Henri Murger antzerkigilearen Escenas de la vida bohemia lanean erretratatzen dituen pertsonaia ez hain zortedunak ere bazeuden. Puccinik, musika eder eta hunkigarriaren bidez, Parisko txapitulen munduan sartzen gaitu, non txirotasunak eta beharrak, baina baita maitasunak eta itxaropenak ere, etxea duten.