Gu gara:

NICDO Gobierno de Navarra

Sare profesionalak:

APCE La Red Española

Vienako Urteberriko Kontzertua Iruñean

Philharmonic Ensemble

2027ko Urtarrilak 07 19:30
Areto Nagusia
| Antolatzailea: Concertalia S.L.
  • Concierto Año Nuevo
  • Navidad Pamplona


Vienako Urte Berriko Kontzertuaren espiritua Baluartera itzuliko da Philharmonic Ensemble taldearen eskutik. Musikverein aretotik laurogeita hamar herrialde baino gehiagotara eman ohi den gala ospetsua egin eta egun gutxira, Vienako ekitaldi mitikoan parte hartzen duten musikariek zuzenean interpretatuko dute Areto Nagusian Strauss dinastiaren errepertorio jai eta distiratsuena, vals, polka eta martxez osatua.

Philharmonic Ensemble Vienako Orkestra Filarmonikoko kideek soilik osatzen dute, eta dotoreziaz, tradizioz eta birtuosismoz beteriko arratsaldea eskainiko du. Konpas bakoitzak Vienaren alaitasuna, itxaropena eta xarma bereizgarria ekarriko ditu gogora. Gainera, kontzertu honen benetako erakargarrietako bat Wiener Klangstil izango da: Vienako Orkestra Filarmonikoaren baitan belaunaldiz belaunaldi transmititu den jotzeko modua, malgutasun erritmikoaren, rubato sotilaren eta dotorezia naturalaren arteko nahasketa, imitatzeko zaila dena. Hala, Iruñeko auditorioko publikoak musika-bidaia bat biziko du, ezinbestekoak diren bi pieza faltako ez diren horretan: Danubio Urdin Ederra eta Radetzky Martxa ospetsua.

EGITARAUA

● Johann Strauss II – Saguzarra operetaren obertura
● Johann Strauss I – El carnaval en París, galopa, op. 100
● Johann Strauss II – Morgenblätter, valsa, op. 279
● Johann Strauss II – Im Krapfenwaldl, polka frantsesa, op. 336
● Josef Strauss – Sphärenklänge, valsa, op. 235
● Johann Strauss II – Banditen-Galopp, op. 378
● Johann Strauss II – Egyptian March, op. 335
● Josef Strauss – Ohne Sorgen!, polka azkarra, op. 271
● Carl Michael Ziehrer – Donau-Sagen, valsa, op. 446
● Johann Strauss I – El carnaval en París, galopa, op. 100