Baluarte está integrado en la sociedad pública de Gobierno de Navarra, NICDO "Navarra Impulsa Cultura, Deporte y Ocio"

NICDO

CanSat proiektuen aurkezpena epaimahaiaren aurrean

VII. edizioa

2025ko Martxoak 29 Hainbat ordu
Luneta Aretoa
| Antolatzailea: Nafarroako Gobernua, NICDO, Iruñeko Planetarioa, Planeta STEM, ESERO eta NASERTIC
  • CanSat2025
  • evento Baluarte


CanSat Europako Espazio Agentziaren ekimena da, eta Europa osoko bigarren hezkuntzako ikasleei erronka hau proposatzen die: freskagarri-lata baten tamainako satelite txiki bat eraiki eta jaurtitzea. Martxoaren 28an Lerinen egingo diren jaurtiketen ondoren, hilaren 29an Baluartek proiektuen aurkezpenak hartuko ditu epaimahaiaren aurrean. Nafarroako Eskualdeko Fasearen VII. edizio honetan, Iruñea, Martzilla eta Tafallako 6 ikastetxetako 14 taldek hartuko dute parte: Navarro Villoslada BHI, Caro Baroja BHI, Marqués de Villena BHI, Padre Moret Irubide BHI, Sancho III El Mayor BHI eta Irabia-Izaga ikastetxea. Guztira 80 ikasle inguru bilduko dira beren proiektuak aurkezteko. Proiektuak azaldu ondoren, maiatzean Estatuko Fasean lehiatuko den taldea zein izango den ezagutzera emango da.

Sarrerak

9:00 - 14:15