Gu gara:

NICDO Gobierno de Navarra

Sare profesionalak:

APCE La Red Española

Molto Barroco

Píscore Teatro

2027ko Martxoak 20 17:00
Ganbera Aretoa
Baluarte Txiki | Antolatzailea: Baluarte Fundazioaren Hezkuntza eta Gizarte Programa | Teatro
  • Baluarte Txiki 26-27
  • espectáculo infantil
  • teatro Baluarte


Molto Borroco, Baluarte Fundazioaren Baluarte Txiki 26-27 zikloko bosgarren ikuskizuna, Píscore Teatro konpainiaren eskutik helduko da.

Molto Barroco musika-konposizio barrokoen aldarrikapena da, antzerkitik eta umoretik. Emaztegaiari ezkontzeko eskatzeko dantzaren harira, erregeak pieza berezi bat eskatu dio gorteko konpositoreari.

Eskaera horrek eszena komiko batzuk sortzen ditu konpositorearen eta hiru ganbera-musikarien artean, eta horietan mota guztietako gag, errutina komiko eta musikal, dantza eta malabar-jokoak ere sartzen dira.

Baina, aldi berean, ikuskizuna beste trama soil batez elikatzen da: erregearen, bere emaztegaiaren eta, agian, geroko erreginaren eta konpositorearen arteko korapilo-komedia. Maitasunezko triangelua, jarrera lotsagabeko bufoi baten konplizitatea izango duena.
 

2024ko Almagroko Antzerki Klasikoaren Nazioarteko Jaialdiko Haurren Lehiaketa Barrokoan hautatua


IRAUPENA: 60 MIN.

Sarrerak

Adina: + 5
Sarrerak 10€
+ 0,95€ online erosketetan (kudeaketa-gastuak)

Ikuskizun bererako 4 sarrera: 30€

Txiki Abonua nahieran (4 ikuskizun aukeran): 30€

4 Txiki Abonuko sorta nahieran (4 sarrera aukeratu beharreko 4 ikuskizun berberetarako): 104€