Baluarte Fundazioaren Baluarte Txiki 25-26 zikloko laugarren ikuskizuna, haurrei eta familiei zuzendua.
Gauero, metronomoaren soinuak sehaskatuta lo hartzen du. Gauero, musika barrokoa jotzen duten orkestrekin egiten du amets. Dena dela, inoiz ez du amestu esnatzen zela, orkestra horrekin elkarri eragiten aritu zitekeenik eta, are gutxiago, jendeak inguratuta egiten zuela.
Pantomima testurik gabeko kontzertua da, musika-elementuz eta joko sinboliko eta ludikoz betea. Keinu bidezko antzerkia (hitzik gabea) musikaren historiako pieza klasikoekin konbinatzen du. Umorez betetako bidaia, orkestraren maisutzaren eta pertsonaia protagonistaren xelebrekeriaren artean ibiltzen dena.
Biolina, oboea, fagota, klabea/pianoa. Gorka Ganso, clown
Ekoizpena: Musika Gela, Euskadiko Orkestra
IRAUPENA: 40 MINUTU
Ikuskizun baterako 4 sarrera: 30€
Abonamendu partziala (4 ikuskizun): 30€
4 abonamendu partzial: 104€