Baluarte está integrado en la sociedad pública de Gobierno de Navarra, NICDO "Navarra Impulsa Cultura, Deporte y Ocio"

NICDO

Músico Mágico

Magia eta musika sinfonikoa

2026ko Urtarrilak 10 17:00
Ganbera Aretoa
Baluarte Txiki | Antolatzailea: Fundación Baluarte | Nafarroako Orkestra Sinfonikoa eta Quiquemago
  • Baluarte Txiki 25-26
  • espectáculo infantil
  • magia Baluarte
  • música sinfónica


Baluarte Fundazioaren Baluarte Txiki 25-26 zikloko hirugarren ikuskizuna, haurrei eta familiei zuzenduta. 

Músico Mágico emanaldia ikuskizun didaktiko berritzailea da. Nafarroako Orkestra Sinfonikoak eta Quiquemagok familiak liluratuko dituzte, eta musika eta magia zeinen lotuta dauden erakutsiko dute Baluarten. Elkarrekin erakutsiko dute hainbat musikagilek, adibidez, Mozartek, Txaikovskik eta Griegek, bi arte horiek korapilatu zituztela beren lan ospetsuenetako batzuk konposatzean.

Musika-xarmaduren bidez, publikoak parte hartzea eta kontzertu ahaztezin honetaz gozatzea lortuko dute. Ikus-entzuleek, beste kontzeptu batzuen artean, dinamika musikalak zer diren eta gai bat eta bariazioak zer diren ikasiko dute. Mozarten “Txirula magikoa” operara gerturatuko dira, Haydn eta Beethovenen sinfonietara, eta bai musika folklorikora eta jazzera ere. 
 

· Enrique García Vivanco, Quiquemago
· Nafarroako Orkestra Sinfonikoa
· Santiago Blanco Cabaleiro, zuzendaria


IRAUPENA: 55 MINUTU