Baluarte está integrado en la sociedad pública de Gobierno de Navarra, NICDO "Navarra Impulsa Cultura, Deporte y Ocio"

NICDO

Bajau

Antzerki-esperientzia murgiltzailea

2026ko Martxoak 14 17:00
Ganbera Aretoa
Baluarte Txiki | Antolatzailea: Fundación Baluarte | Ponten Pie
  • Baluarte Txiki 25-26
  • espectáculo infantil
  • teatro Baluarte


Baluarte Fundazioaren Baluarte Txiki 25-26 zikloko bosgarren ikuskizuna, haurrei eta familiei zuzendua.

Ez litzateke normalagoa izango uretan bizitzea etengabe? Egarria edukitzea ez al da, bada, zerbait ongi ez dagoen seinalea? Halako galderak egiten dizkiote beren buruari ura protagonista nagusia duen istorio honetako pertsonaiak diren bi anai-arrebek. Beren buruari galdetuko diote nola litekeen lehorrean bizitzea uretan eratu badira eta arrain izan nahi badute… edo antzeko zerbait. Hori dela-eta, emanaldiaren zati handi bat uretan edo oso bustita igaroko dute.

Efektu bisualak, mugimendu-ekintzak, uraren aplikazio eszenografiko susmagaitzak eta poesia-dosi handiak dira dramaturgia indartsua eta izaera sentsorial eta bisuala duen ikuskizun honen osagaiak.

Interpretatzaileak: Natàlia Méndez eta Borja Nieto.


Jantzien diseinu onenaren eta haurrentzako eta familientzako ikuskizun onenaren Max sarietan finalista


IRAUPENA: 40 MINUTU