Piccolino en la ciudad musikal txiki bat da. Neska-mutiko askorentzat, bizitzako lehena izango da. Abentura berri eta oso azkar honetan, Piccolino beldar mitikoak –Piccolino, un cine-concierto antzezlanarengatik ezaguna (ikusgai 2016az geroztik)– landatik hirira bidaiatuko du. Bere sagar erosotik irtetean, gure protagonistak Lola ezagutuko du, labezomorro ausart eta maitagarria, lagun onena izango duena.
Baluarten bueltan izango den Canti Vaganti italo-holandar konpainiak zuzeneko musikarekin, proiekzioekin eta objektu-antzerkiarekin emango die atsegin ikus-entzuleei, mundu poetikoa eta magikoa sortuz. Amaierako jai handian, ikus-entzule guztiak abesten eta dantzan ariko dira. Musikalak hainbat gaitan sakontzen du, besteak beste, adiskidetasunean, desberdina denarekin elkartzean, mundu berriak ezagutzean eta eguneroko zaratetatik sortzen den musikaz gozatzean.
Zuzendaritza: José Luis Sixto
Interpretatzaileak: Bruno Gullo eta Kateleinevan der Maas
Egileak: Kateleinevan der Maas eta José Luis Sixto (Piccolino, una aventura en la ciudad filmaren gidoitik abiatuta).
Eszenografia eta jantziak: Eleni Chaidemenaki
Argiztapena: Raúl Baena
Ikus-entzunezkoak: Giovanni Maccelli
Jatorrizko musika: Kateleinevan der Maas eta Mauri Corretjé
Koordinazio teknikoa: Ana López
Diseinu grafikoa: Cristina Ramallo
Ekoizpena: Catharina Johanna Maria van der Maas
Banaketa: Montse Lozano
IRAUPENA: 40 MINUTU
Ikuskizun baterako 4 sarrera: 30€
Abonamendu partziala (4 ikuskizun): 30€
4 abonamendu partzial: 104€