Baluarte está integrado en la sociedad pública de Gobierno de Navarra, NICDO "Navarra Impulsa Cultura, Deporte y Ocio"

NICDO

Amatxo Antzararen Ipuinak

Baluarte Txiki 2023-2024 Programa | Kontzertu ilustratua orkestra sinfonikorako eta narraziorako, Maurice Ravelen musikarekin

2023ko Azaroak 18 17:00
Ganbera Aretoa
Baluarte Txiki | Antolatzailea: Fundación Baluarte | Nafarroako Orkestra Sinfonikoa
  • espectáculo infantil
  • Baluarte Txiki


Nafarroako Orkestra Sinfonikoak, oraingo honetan, Maurice Ravelen musika iradokitzailea hurbildu nahi du ikasleengana Ma mère l’oye (Nire ama antzara) lanaren bidez. Pianorako eta narraziorako haur piezen bilduma ederra da, lagun batzuen seme-alabendako 1908an konposatua eta 1911n suite batean orkestratua. Horretarako, Charles Perraulten ipuin gogokoenetako batzuk izan zituen inspirazio-iturri; Loti ederra, Erpurutxo edo Ederra eta piztia, besteak beste. Orain, ipuinok berrikusi eta eguneraturik, poesiaz eta umorez jantzi dira, entzuleen parte-hartzeari bidea eginda; halaber, ilustrazio eta animazio koloretsuak sortu dira bereziki kontzertu honetarako.

Ama Antzara bere istoriorik gogokoenak kontatzeko irrikan dago: “Behin batean bazen…”

Nafarroako Orkestra Sinfonikoa
Perry So, zuzendaria
Ana Egiazabal, narrazioa
Ana Hernández-Sanchíz, testuak eta material didaktikoa
Patti Martínez, ilustrazioak eta diseinu grafikoa

IRAUPENA: 50 MINUTU

Sarrerak

Adina: + 4
Sarrerak 10€

Ikuskizun baterako 4 sarrerako packa: 30€

Abonamendu partziala (4 ikuskizun): 30€

4 abonamendu partzial pack, 104€