Zuzendaria: Frank Capra
Gidoia: Julius J. Epstein eta Philip G. Epstein
Argazkiak: Sol Polito (zuri-beltzean)
Musika: Max Steiner
Antzezleak: Cary Grant, Priscilla Lane, Peter Lorre, Raymond Massey, Josephine Hull, Jean Adair, John Alexander, Jack Carson, Edward Everett Horton
Jatorrizko izenburua: Arsenic and Old Lace
Herrialdea: AEB
Urtea: 1944
Hizkuntza: jatorrizko bertsioa ingelesez eta azpitituluak gaztelaniaz
Iraupena: 118 minutu
Ezkondu berri den antzerki-kritikari batek izeba zaharrei bisita egitea erabaki du, eztei-bidaian joan aurretik. Bisita horretan, ordea, ikusiko du amona zahar atsegin horiek karitatea praktikatzeko oso modu berezia dutela.
Joseph Kesserlingen eleberritik abiatuta, Julius eta Philip Epstein anaiek (Casablanca filmeko gidoiaren egileak) gidoi bikaina eraiki zuten, ia irtenbiderik gabeko gertakarien kiribil batean pilatzen doazen egoeren mekanismo perfektu bat bezala. Komediak ezin hobeto funtzionatzen du, zinismo-kontakizun batean (ezkontzari uko egiten dion antzerki-kritikaria baina ezkondu berri dena), sotoan sekretu izugarria ezkutatzen duten edadeko emakume maitagarriak, bere ankerkeria erakusteko ustekabean agertzen den protagonistaren anaia, nahiz eta… Protagonisten benetako izaera ezagutzeko komedia beltz perfektua, zeinak beharbada ez diren izango diruditenak. Cary Grantek aitortu zuen gehien gozatu zuen filma izan zela.