Baluarte está integrado en la sociedad pública de Gobierno de Navarra, NICDO "Navarra Impulsa Cultura, Deporte y Ocio"

NICDO

Ara Malikian

Intruso

2025ko Maiatzak 25 21:00
Areto Nagusia
| Antolatzailea: Violin On Tour AIE
  • Ara Malikian Pamplona
  • concierto Baluarte


Ara Malikian biolin-jotzailea Baluartera iritsiko da Intruso bira berria aurkeztera, Violin On Tour AIEren eskutik. Malikian bere tradiziotik kanpoko musika eta kulturetan barneratzen da Intruso lanarekin, eta hortik datorkio azken ikuskizunaren izena. Libanoarra, armeniar jatorrikoa, alemaniar eta britainiar ikasketak, Malasañan bizilekua eta nomada bokazioa dauka. Bere ikuskizun berria bere biolinaren soinua eta bere musikaren ikuspegi paregabea berreskuratzeko gonbidapena da.

Emanaldi honetan are nabarmenago besarkatzen du bere nortasun multikulturalaren patua, bidaia oso pertsonal baten hurrengo etapa, inon egokitu ez izanaren sentimendu larrian hasi zena eta azkenean bere giza arragoa izaeraren aberastasuna besarkatzera hurbiltzen duena. Malikian beti itzultzen da Nafarroako Auditoriumera; izan ere, mundu osoa da bere etxea eta musika, hizkuntza unibertsala.