Baluarte está integrado en la sociedad pública de Gobierno de Navarra, NICDO "Navarra Impulsa Cultura, Deporte y Ocio"

NICDO

Eskuin muturreko taldeek edo funtzionario publikoek eragindako motibazio politikoko ekintzen biktimei errekonozimendua eta erreparazioa emateko ekitaldia

2024ko Maiatzak 30 19:00
Harresiaren Aretoa
| Antolatzailea: Nafarroako Gobernuko Memoria eta Bizikidetza, Kanpo Ekintza eta Euskara Departamentua
  • evento Baluarte


Baluartek maiatzaren 30ean, osteguna, 19:00etan, eskuin muturreko taldeek edo funtzionario publikoek motibazio politikoko indarkeriaren biktimei errekonozimendua eta erreparazioa emateko lehen ekitaldi publikoa hartuko du, martxoaren 26ko 16/2019 Foru Legearen babesean.

Ana Ollo bigarren lehendakariorde eta Memoria eta Bizikidetzako, Kanpo Ekintzako eta Euskarako kontseilaria buru dela, duela gutxi errekonozituak izan diren biktimek eta haien familiek parte hartuko dute, baita arlo horretako erakundeen eta elkarteen ordezkariek ere. Gainera, Errekonozimendu eta Erreparazio Batzordeko kideak ere bertan izango dira. Aipatutako legearen arabera, batzorde horrek eman ditu ebazpen horien aldeko txostenak, eta, aldi berean, espediente berrietan lan egiten du.

Guillermo Múgica pentsalari eta giza eskubideen munduko erreferentea – Gogoa Foroko kidea eta "Bakearen Nazioarteko Eguna 2021" saria- izango da ekitaldiari hasiera emango diona. Bertan, errekonozimendua jaso duten biktimen ordezkaritza batek eta Memoria eta Bizikidetzako zuzendari nagusi Martín Zabalza Batzordeko lehendakariak ere hartuko dute hitza.

Sarrerak

19:00 - 20:00