Baluarten aurten berriz ere egingo den Segurtasun Digitalari buruzko 4. Foro & Developers Challenge Nafarroa Foroan, teknologiaren eta zibersegurtasunaren sektorearekin lotutako enpresa eta erakunde garrantzitsuetako 10 hizlarik baino gehiagok enpresa baten segurtasun digitala zaintzerakoan izandako ezagutza, esperientziak eta arrakasta-kasuak azalduko dituzte, 15 minutuko hitzaldi laburren bidez.
Aldi berean, Zibersegurtasuneko 4. challenge CTF - VERIDAS egingo da. Lehiaketa horretan, parte-hartzaileek zibersegurtasunaren arloko erronka teknikoei egin beharko diete aurre, eta gainera aurten hainbat sari izango dira.