Segurtasun Digitaleko 3. Foroa & Developers Challenge Nafarroa ekitaldiak bi ekintza desberdin ditu, eta aldi berean egingo dira Baluarteko areto ezberdinetan. Alde batetik, agenda bat egongo da, non zibersegurtasunaren munduan inplikatutako enpresa eta erakundeek, 15 minutuko pilula txikien bidez, beren ezagutzak, funtsezko puntuak eta arrakasta-kasuak helaraziko dizkiguten, enpresetan segurtasun digitaleko sistemak behar bezala lantzeko eta ezartzeko orduan. Aldi berean, Zibersegurtasuneko 3. Challenge CTF – VERIDAS lehiaketa egingo da. Parte-hartzaileek zibersegurtasunaren arloko erronka teknikoei aurre egin beharko diete, eta aurten hiru sari izango dira: garaikurra eta 1.000€, 600€ eta 300€ eskudirutan.