Transeduca haur-antzerki programa bueltan da Baluarten proposamen berri batekin: 20.000 legoa itsaspeko bidaia, Julio Verneren abenturazko eleberriaren egokitzapen leiala. Bertan, Aronnax irakaslearen, Conseil laguntzaile leialaren, Ned Land arpoilariaren eta Nemo kapitainaren abenturak azaltzen dira, Nautilus itsaspekoan. Itsaspeko bidaian, antzezlaneko protagonistek Krakeneko garro beldurgarriei egin beharko diete aurre, eta koralezko arrezifeen handitasuna ezagutuko dute.
Antzerki-hitzordu honek aukera emango die ikasleei izaki harrigarriz eta paisaia liluragarriz betetako itsaspeko mundu bat ezagutzeko eta haiek babestearen garrantziaz jabetzeko.
Erreserba duten eskolei murriztua