|
Antolatzailea: Next Lab. NICDO eta Nafarroako Gobernuaren babesarekin
Baluartek Next Lab Finance&Tech bideo-joko eta errealitate birtualaren sektoreko profesionalen arteko topaketaren bigarren edizioa hartuko du ekainean. Hitzordua finantzaketari, inbertsioei eta industrian tresna teknologiko berriak sartzeari buruzkoa izango da eta hiru egunez, hainbat erakundek (autonomiko, estatuko eta europerrak), inbertitzailek, animazio enpresek, errealitate birtualeko enpresek, adituk nahiz Espainiako eta nazioarteko stakeholders-ek parte hartuko dute. Jardunaldietan networking, workshops, hitzaldiak, mahai-inguruak eta case studies egonen dira.