Sarrerak ohiko kanalen bidez eskura daitezke jada
Nazioarteko superizarrak Zucchero kontzertua eskainiko du Baluarten 2026ko irailaren 24an, blues rock-aren energia bereizgarriz beteriko ikuskizun batean. Artista italiarra Iruñera iritsiko da Overdose D’Amore Gold Tour 2026 biraren barruan; bira horrek Overdose d’amore garaiko arrakasta handien ibilbidea eskaintzen du, eta dagoeneko milioi bat ikusle baino gehiago liluratu ditu hiru kontinente eta 20 herrialde baino gehiagotan.
Kontzerturako sarrerak ohiko kanalen bidez eskura daitezke jada: www.baluarte.com web-gunean, Baluarteko txarteldegian eta NICDOren informazio- eta salmenta puntuan La Morea merkataritza-gunean.
Italiako bluesaren kondaira
40 urte baino gehiagoko ibilbidean, Zuccherok 60 milioi disko baino gehiago saldu ditu mundu osoan, horien artean 8 milioi ale Oro, incienso & birra disko ikonikoarenak. Bere kolaborazioak musikaren historiaren parte dira: Eric Claptonen gitarra bereizgarria Wonderful World kantuan, Paul Youngekin batera egindako nazioarteko arrakasta Senza una donna (Without a Woman), Stingen The Soul Cages diskoan jasotako Mad About You abestiaren italierazko bertsioa (Muoio per te), edota Luciano Pavarotti maisuarekin grabatutako Miserere ahaztezina.
Grammy sarietarako izendatua, Zuccherok milioika zaleren oroimen kolektiboan iltzatuta geratu diren abestiak sortu ditu. Bost kontinenteetan aritu da, 69 herrialde eta 650 hiri bisitatuz, tartean Oman, Mauricio, Kaledonia Berria, Armenia edo Zeelanda Berria bezalako eskualde urrunetan.