Gu gara:

NICDO Gobierno de Navarra

Sare profesionalak:

APCE La Red Española
21/05/2026

Zuccherok kontzertua eskainiko du Baluarten irailaren 24an

Artista italiarra Baila 25th - Under the moonlight biraren baitan dator. Sarrerak ohiko kanales bidez eros daitezke

  • Zucchero Pamplona
  • concierto Baluarte


Nazioarteko mailan entzutetsua den Zuccherok Baluarteko Areto Nagusian kontzertua eskainiko du heldu den irailaren 24an (20:30ean). Blues eta rock musikan aditua den artista italiarra Baila 25th - Under the moonlight birarekin iritsiko da Iruñera, Baila (Sexy thing) abesti ezagunaren 25. urteurrena ospatzeko. Emanaldirako sarrerak 50, 55, 62, 68 eta 75 eurotan Baluarteko txarteldegian eta NICDOren informazio- eta salmenta-gunean, La Morea merkataritza-gunean salgai daude. Online ere eskuragarri daude, www.baluarte.com webgunearen bidez, prezioari %10 gehituta, online erosketen kudeaketa-gastuengatik. Gainera, Sarrera Irisgarriak (MUPak eta PDSak) erosteko aukera dago.

ITALIAKO BLUESAREN KONDAIRA
40 urte baino gehiagoko ibilbidean, Zuccherok 60 milioi disko baino gehiago saldu ditu mundu osoan, horien artean 8 milioi ale Oro, incienso & birra disko ikonikoarenak. Bere kolaborazioak musikaren historiaren parte dira: Eric Claptonen gitarra bereizgarria Wonderful World kantuan, Paul Youngekin batera egindako nazioarteko arrakasta Senza una donna (Without a Woman), Stingen The Soul Cages diskoan jasotako Mad About You abestiaren italierazko bertsioa (Muoio per te), edota Luciano Pavarotti maisuarekin grabatutako Miserere ahaztezina. Grammy sarietarako izendatua, Zuccherok milioika zaleren oroimen kolektiboan iltzatuta geratu diren abestiak sortu ditu. Bost kontinenteetan aritu da, 69 herrialde eta 650 hiri bisitatuz, tartean Oman, Mauricio, Kaledonia Berria, Armenia edo Zeelanda Berria bezalako eskualde urrunetan.