Programazio Nagusiko eta Nafarroako Orkestra Sinfonikoko txartelak eskura daitezke, hala nola Kultura Nahieran abonamenduak ere
Baluarte Fundazioaren 2025-2026 Denboraldiko salmentaren egitarauaren baitan, Denboraldi Nagusiko 12 ikuskizunetarako sarrera solteak salgai daude jada 19 eta 90 euro bitartean, eta 18 urtetik beherakoentzat, 15 eta 72 euro bitartean. Gainera, Nafarroako Orkestra Sinfonikoak Baluarten eskainiko dituen 12 kontzertuetarako sarreren salmenta librea hasi da; txartel bakoitzak 15, 29 eta 35 euro balio du (18 urtetik behera, 12, 23 eta 28 euro). Era berean, Kultura Nahieran abonamendua ere eskuragarri dago, Denboraldi Nagusiko eta Orkestrako gutxieneko ikuskizun eta kontzertuak konbinatzeko aukera ematen duena.
Sarrerak www.baluarte.com web-gunean, Baluarteko txarteldegian eta NICDOk La Morea merkataritza-gunean duen informazio- eta salmenta-puntuan eskura daitezke.