Navarra Music Commission-ek -NICDO enpresa publikoan integratutako musikaren bulegoak- bultzatu eta garatutako jardunaldiek Fantastic Twins eta Samuel Domínguezen emanaldia eramango dute Planetariora azaroaren 3an
HORMA musika elektronikoari buruzko jardunaldien bigarren edizioa Planetarioan eta Baluarten egingo da datorren azaroan, eta berriz ere saio didaktikoak egingo dira Foru Komunitateko ikastetxeetan, musika elektronikoa 6 eta 12 urte bitarteko ikasleei hurbiltzeko.
Navarra Music Commission erakundeak (NICDOn integratutako eta Nafarroako Gobernuak bultzatutako musikaren bulegoa) sortu eta garatutako zikloak Fantastic Twins artista Iruñeko Planetariora ekarriko du heldu den azaroaren 3an (20:30ean), emanaldian Two is not a number disko berria aurkeztuko duela. Zuzeneko emanaldia izango da, elementu analogikoak eta digitalak konbinatzen dituena. Frantziako DJ eta ekoizleak Samuel Dominguez diziplina anitzeko artista nafarrarekin partekatuko du saioa, Planetarioko kupularen gaineko zuzeneko proiekzioez arduratuko dena.
Sarrerak 8 eurotan (+gastuak 0,95 euro) Planetario webgunean eta Baluarteko eta NICDOko txarteldegietan eskura daitezke.
HORMA musika elektronikoari buruzko jardunaldiak azaroaren 11n iritsiko dira Baluartera, laster iragarriko den proposamen batekin.