Baluarte está integrado en la sociedad pública de Gobierno de Navarra, NICDO "Navarra Impulsa Cultura, Deporte y Ocio"

NICDO
30/05/2025

Erriberriko 26. Antzerki Jaialdirako sarrerak salgai daude jada Baluarten

Uztailaren 18tik abuztuaren 3ra bitartean egingo den Jaialdiaren edizio berri honetan musika, dantza, zirkua, clown, performancea, ibilaldiak eta antzerkia uztartuko dira

  • Festival teatro Olite
  • entradas Baluarte


Uztailaren 18tik abuztuaren 3ra bitartean egingo den Erriberriko Antzerki Jaialdiaren hogeita seigarren edizioaren egitaraua osatzen duten ikuskizunetako sarrak salgai daude jada. Sarrerak www.festivalteatroolite.com, www.baluarte.com eta www.fundaciónbaluarte.com webguneetan eros daitezke. Aurrez-aurre Baluarteko leihatilan erosi ahal izango dira, maiatzaren 30etik uztailaren 5era, 11:00etatik 14:00etara eta 17:00etatik 20:00etara, astelehenetik larunbatera. Uztailaren 6tik 15era, biak barne, txarteldegia 20:00etatik 23:00etara egongo da zabalik, eta uztailaren 16tik abuztuaren 3ra, 11:00etatik 14:00etara, astelehenetik larunbatera. Gainera, La Morean dagoen salmenta-gunean ere txartelak eskuratu ahalko dira, maiatzaren 30etik abuztuaren 2ra (igandeetan izan ezik), 9:30etik 21:30era, etenik gabe.

Erriberriko 26. Antzerki Jaialdiaren diziplina anitzeko programazioan musika, dantza, zirku, clown, performance, ibilaldi eta antzerkiko proposamenak daude, Argentinatik, Frantziatik, Andaluziatik, Gaztela eta Leondik, Madrildik, Euskaditik eta Nafarroatik etorritako konpainien eskutik. Guztira, Jaialdiak 40 emanaldi eskainiko ditu, 27 konpainiaren eskutik. Horietatik 15 emakumeek sortu, idatzi edo zuzendu dituzte, 9 Nafarroako konpainietakoak dira, 2 euskarazkoak, 3 nazioartekoak eta 3 ikusmen- eta entzumen-desgaitasuna duten pertsonentzako irisgarriak izango dira (azpititulu egokituak, audiodeskribapena, banakako begizta magnetikoa eta soinu anplifikatua izango dituzte entzungailuekin).

Nafarroako Gobernuak eta Baluarte Fundazioak antolatuta, honako leku hauetan egingo da jaialdia: La Cava, Errege Jauregia, Teobaldoen plaza, Karlos III. Noblearen plaza, Enozentrum, Musika plaza eta San Frantziskoko eskola zaharrak, Erriberrin; Kondearen parkea eta Tafalla Kulturgunea, Tafallan; Victoriano Flamarique plaza, Beiren; Elizaren plaza, Pitillasen; eta San Martin de Unx-eko plazan.


PROGRAMA IKUSI