Kantautorearen kontzertua 20:00etan izango da Areto Nagusian. Sarrerak eskuragarri daude oraindik
Víctor Manuel Baluarteko agertoki nagusira igoko da hirugarrenez bihar, hilak 17an, oraingo honetan Solo a solas conmigo disko berria aurkezteko. Kantautore asturiarrak zuzenean eskainiko ditu abesti berriak, baita arrakasta handiak ere, hala nola Soy un corazón tendido al sol, Ay amor, El abuelo Vitor, Quiero abrazarte tanto, Nada sabe tan dulce como su boca, Planta 14, Solo pienso en ti, Bailarina, Adónde irán los musos, Asturias... eta herrialdeko memoria musikalaren parte diren beste hainbat.
Arratsaldeko 20:00etan hasiko den kontzerturako sarrerak 55, 60, 69 eta 80 eurotan Baluarteko txarteldegian eta NICDOren informazio- eta salmenta-gunean, La Morea merkataritza-gunean eros daitezke. Halaber, online ere eskuragarri daude, www.baluarte.com webgunearen bidez, 55,95€ / 60,95€ / 69,95€ eta 80,95 eurotan (kudeaketa-gastuak barne). Gainera, Sarrera Irisgarriak (MUPak eta PDSak) erosteko aukera dago.