Gu gara:

NICDO Gobierno de Navarra

Sare profesionalak:

APCE La Red Española
13/08/2026

Víctor Manuelek 'Solo a solas conmigo' aurkeztuko du urriaren 17an Baluarten

Kantautoreak bere lan berriko abestiak eta bere ibilbideko arrakasta handienak eskainiko ditu zuzenean. Sarrerak ohiko kanaletan eskura daitezke

  • Víctor Manuel Pamplona
  • concierto Baluarte


Víctor Manuel heldu den urriaren 17an Baluarteko agertoki nagusira igoko da hirugarrenez, oraingo honetan Solo a solas conmigo disko berria aurkezteko. Kantautore asturiarrak zuzenean eskainiko ditu abesti berriak, baita arrakasta handiak ere, hala nola Soy un corazón tendido al sol, Ay amor, El abuelo Vitor, Quiero abrazarte tanto, Nada sabe tan dulce como su boca, Planta 14, Solo pienso en ti, Bailarina, Adónde irán los musos, Asturias... eta herrialdeko memoria musikalaren parte diren beste hainbat.

Arratsaldeko 20:00etan hasiko den kontzerturako sarrerak 55, 60, 69 eta 80 eurotan Baluarteko txarteldegian eta NICDOren informazio- eta salmenta-gunean, La Morea merkataritza-gunean jada salgai daude. Halaber, online ere eskuragarri daude, www.baluarte.com webgunearen bidez, 55,95€ / 60,95€ / 69,95€ eta 80,95 eurotan (kudeaketa-gastuak barne). Gainera, Sarrera Irisgarriak (MUPak eta PDSak) erosteko aukera dago.