Sevillako artistak Una Tarde Cualquiera disko berria aurkeztuko du zuzenean urtarrilaren 10ean Areto Nagusian
El Arrebato heldu den urtarrilaren 10ean Iruñera bueltatuko da, eta Baluarten joko du lehen aldiz. Hain zuzen ere, Sevillako abeslaria Areto Nagusira iritsiko da Una Tarde Cualquiera disko berria zuzenean aurkeztera (20:30ean). Eszenaratze berrituarekin, bere jarraitzaileek El Arrebatoren esentziarik garbienaz gozatu ahal izango dute bere andaluziar pop-rock estilo bereziarekin, non pop-a, flamenkoa eta runba uztartzen dituen orain arte argitaratu gabeko errepertorioan. Bere 20 urteko ibilbidean, Sevillako kantaria Espainiako geografia osoko eszenatokietan ibili da, sari eta errekonozimendu ugari jaso ditu, baina, batez ere, publikoaren maitasuna bereganatzeko gai izan da, bere musikari leial zaizkion jarraitzaileen legioa lortuz.
Basoa Producciones-en eskutik gurera helduko den kontzertu honetarako sarrerak 40 eurotan ohiko kanaletan eskura daitezke: www.baluarte.com webgunean, Baluarteko leihatilan eta NICDOk La Morea merkataritza-gunean duen informazio- eta salmenta-puntuan.