El miedo y el paraíso biraren baitan gurean izango den emanaldirako sarrerak 35 eta 60 euro bitartean eskura daitezke
Mikel Izalek El miedo y el paraíso bakarkako diskoa aurkezteko aukeratu duen agertokietako bat izango da Baluarte. Hain zuzen ere, abeslari iruindarrak 2024ko apirilaren 12an lehen aldiz Iruñeko auditorioan arituko da, Madril, Bilbo, Valentzia edo Bartzelona bezalako hirietan egingo duen biraren baitan. Sarrerak www.baluarte.com webgunean, Baluarteko txarteldegian eta NICDOk La Morea merkataritza-gunean duen informazio eta salmenta puntuan eskura daitezke.
Baluarteko Areto Nagusian egingo den kontzertuan, Mikel Izalek Marta Bautista (baxu-jotzailea), Ben Wirjo (bateria) eta Toni Carrillo (gitarrista) izango ditu lagun zuzenean. Izal taldeko buru ohiak El miedo y el paraíso diskoan oinarritutako errepertorioa interpretatuko du. Azaroan kaleratuko du diskoa, eta argitaratu gabeko hamar kantuz osatuta egongo da. Kantu horien bidez, azken urteetan konpositoreak izan dituen emozio eta aldarte desberdinengatik jendea deskubrimendu bidaia pertsonal batean murgiltzera gonbidatuko dute. Gainera, azken urteotan musikagile gisa egindako ibilbidea markatu duten abestien aukeraketa bat ere izango da, 2022ko urrian bere ibilbide musikalari amaiera eman zion Izalen kantuak barne.