Gu gara:

NICDO Gobierno de Navarra

Sare profesionalak:

APCE La Red Española
01/07/2026

Dagoeneko salgai daude Euskadiko Orkestrak Baluarten eskainiko duen 26/27 Denboraldi Sinfonikorako abonuak

Urriaren 3tik maiatzaren 31ra bitartean Iruñeko auditorioan izango diren 10 kontzertuetara joateko sarrerak ditu barne

  • Euskadiko Orkestra
  • Temporada Sinfónica 26-27
  • conciertos Baluarte


Eskuragarri daude jada Baluarteko Areto Nagusian urriaren 3tik maiatzaren 31ra bitartean izango den Euskadiko Orkestraren 2026/2027 Denboraldi Sinfoniko berrirako ABONUAK. 85€ eta 252€ bitarteko prezioan, abonu bakoitzak denboraldiko 10 programetarako sarrerak ditu barne: Mahler 2 - Berpizkundea (urr 3), Aita Donostia - La vie profonde de Saint François d’Assise (aza 11), Falla / Debussy / Stravinsky (aza 24), Enigma (abe 4), Bach - Inspirazio (urt 13), Prokofiev / Schumann (ots 5), Amerika (mar 12), Schumann / Brahms (api 9), Mahler - Tragikoa (api 23) eta Bartok / Shostakovich (mai 31). Abonu berriak euskadikoorkestra.eus webgunearen bidez edo 943 01 32 32 telefonora deituz eskura daitezke. Sarrera solteak irailaren 1etik aurrera egongo dira salgai.

Hunkitzeko Denboraldia

Denboraldi berriak giza izaeraren galdera handietan barrena doan ibilbidea proposatzen du: bizitza eta heriotza, patua, itxaropena, memoria, identitatea edo askatasuna. Gustav Mahlerren espiritualtasunetik Dmitri Xostakovitxen tentsio politikora; Bachen soinu-unibertsotik Stravinskiren modernitatera; Aita Donostiaren eta Jesus Guridiren euskal musika-ondaretik Pacho Floresen latinoamerikar bizitasunera doan bidaia.

Denboraldiko erradiografia musikalean, Aita Donostiak orain 100 urte, 1926an, Parisen estreinatu zuen La vie profonde de Saint François D’Assise obra berreskuratzeko egindako lanarekin egingo dugu dardara. Frantziako hiriburuak, abangoardiaren erdigune gisa, beste konpositore garaikide batzuk ere bildu zituen: Falla eta haren lagun Debussy eta Stravinski, adibidez. Hain zuzen ere, programa honek erakutsiko digu XX. mendeko musika berritzeko prozesuan ezinbesteko hiru zutabe bihurtu zirela. Musika-arkitekturaren beste zutabe garrantzitsu batek Bachengana eramango gaitu, aitzakia eta inspirazio gisa. Izan ere, XIX. eta XX. mendeetako zazpi sortzailek jenio alemaniarraren perfekzio teknikoa berrasmatu zuten, bizitza berria emanez. Denboran jauzia eginda, Pacho Flores venezuelarraren Amerikara iritsiko gara eta tronpetan duen birtuosismoa ezagutuko dugu, lore, tango, kantu eta bihurguneen istorioekin jolasteko.

Urte askoren ondoren, Denboraldira itzuliko dira pianoan eta musika garaikidearen historian erreferente diren bi: Christian Zacharias, pianista eta zuzendari gisa arituko dena, eta Elisabeth Leonskaja. Artista handi horien beteranotasunarekin kontrajarrita iritsiko dira abesbatzen harrobitik ateratako Luken Munguira tenorraren gaztetasun oparoa eta Jone Martinez, dagoeneko nazioartean ibilbide entzutetsua egiten ari dena. Eta lurraldeko abesbatza ugari izango ditugu ondoan: Donostiako Orfeoia, Easo Abesbatza eta Bilboko Koral Elkartea. Beste ahots batzuek, kasu honetan anonimoek, abesbatza berria osatuko dute Abestu Euskadiko Orkestrarekin ekimenaren hirugarren ediziorako.