Talde gipuzkoarra urriaren 19an iritsiko da Areto Nagusira, aldi baterako bere agurraren biraren baitan
Bulego rock taldeak geldialdia egingo du Baluarten heldu den urriaren 19an (19:30ean), bere behin-behineko agur biraen baitan. Hala iragarri zuen Tom Lizarazu taldeko abeslariak uztailaren 6an Gaztelu Plazan eskaini zuen kontzertu jendetsuan. Azkoitian (Gipuzkoa) sortutako hirukoteak estudioko bi disko eta zuzeneko bat biltzen dituen bere diskografia errepasatuko du zuzenean, eta bere ibilbide musikal labur baina bizian parentesi bat egingo du indarrak berritzeko, bost urteko errepide eta agertokien ostean. Iruñeaz gain, taldeak Londres, Bartzelona, Madril eta Bilbo bisitatuko ditu aldi baterako agur-bira honetan.
Emanaldirako sarrera gutxi geratzen dira eta ohiko kanalen bidez eskura daitezke: www.baluarte.com, Baluarteko leihatilan eta NICDOk La Morea merkataritza-gunean duen saltokian.