Gu gara:

NICDO Gobierno de Navarra

Sare profesionalak:

APCE La Red Española
27/11/2025

The Waterboys rock taldeak kontzertua eskainiko du Baluarten datorren astean

Taldeak Life, Death And Dennis Hopper disko berria aurkeztuko du abenduaren 2an, arratsaldeko 20:00etan Areto Nagusian. Sarrerak ohiko kanaletan eskura daitezke

  • The Waterboys
  • concierto Baluarte
  • rock Pamplona


The Waterboys taldeak emanaldia eskainiko du Baluarteko Areto Nagusian heldu den astean, abenduaren 2an (20:00etan), iragan apirilaren 4an argitaratutako Life, Death And Dennis Hopper diskoa aurkeztuz. Iruñea izango da Espainiako bira honetako bost geralekuetako bat, Bartzelona, Valentzia, Murtzia eta Madril barne. 80ko hamarkadaren hasieran sortutako folk eta rock-and-rollaren munduan nazioarteko erreferentzia den taldearen emanaldirako sarrerak 53 eta 63 euro artean www.baluarte.com web-gunean, Baluarteko txarteldegian eta NICDOk La Morea merkataritza-gunean duen informazio- eta salmenta-puntuan eskura daitezke. 

Life, Death And Dennis Hopper izena ematen dion aktore estatubatuarraren irudian zentratuta dago eta bere historioaren bidez mendebaldeko pop kulturaren azken zazpi hamarkadak ere erretratatzen dira. Memphisko Sun Records estudio mitikoetan grabatua, rock taldearen ibilbideko hamaseigarren LPa da eta lehen mailako kolaborazioak izan ditu (Bruce Springsteen, Steve Earle, Fiona Apple...). Mike Scott eskoziarrak eta bere taldeak rock klasikoko puntako taldeetako bat izaten jarraitzen dute. Zuzeneko ikusgarri batekin, egungo bertsioan Memphiseko Brother Paul eta Cornwalleko James Hallawell teklistak dituena, baita erritmo irlandarreko “killer” atal bat ere, Aongus Ralston baxu jotzaileak eta Eamon Ferris bateria jotzaileak osatua, taldearen etapa guztietako musika berrosatzen jakin dutenak; Fisherman's Blues garaiko roots inspirazioko soinu handi hartatik hasi eta 2015ean Modern Blues argitaratu zenetik atera dituzten generoen (soul, funk, country-rock...) arteko estiloko albumen zerrenda distiratsu horretaraino.