Rock talde mitikoak Life, Death And Dennis Hopper disko berria aurkeztuko du Baluarteko Areto Nagusian, 20:00etan. Sarrerak salgai daude jada
The Waterboys taldeak heldu den abenduaren 2an emanaldia eskainiko du Baluarteko Areto Nagusian (20:00etan), apirilaren 4an argitaratutako Life, Death And Dennis Hopper diskoa aurkeztuz. Iruñea izango da Espainiako bira honetako bost geralekuetako bat, Bartzelona, Valentzia, Murtzia eta Madril barne. 80ko hamarkadaren hasieran sortutako folk eta rock-and-rollaren munduan nazioarteko erreferentzia den taldearen emanaldirako sarrerak 50 eta 60 euro artean www.baluarte.com web-gunean, Baluarteko txarteldegian eta NICDOk La Morea merkataritza-gunean duen informazio- eta salmenta-puntuan eskura daitezke.
Life, Death And Dennis Hopper izena ematen dion aktore estatubatuarraren irudian zentratuta dago eta bere historioaren bidez mendebaldeko pop kulturaren azken zazpi hamarkadak ere erretratatzen dira. Memphisko Sun Records estudio mitikoetan grabatua, rock taldearen ibilbideko hamaseigarren LPa da eta lehen mailako kolaborazioak izan ditu (Bruce Springsteen, Steve Earle, Fiona Apple...). Mike Scott eskoziarrak eta bere taldeak rock klasikoko puntako taldeetako bat izaten jarraitzen dute. Zuzeneko ikusgarri batekin, egungo bertsioan Memphiseko Brother Paul eta Cornwalleko James Hallawell teklistak dituena, baita erritmo irlandarreko “killer” atal bat ere, Aongus Ralston baxu jotzaileak eta Eamon Ferris bateria jotzaileak osatua, taldearen etapa guztietako musika berrosatzen jakin dutenak; Fisherman's Blues garaiko roots inspirazioko soinu handi hartatik hasi eta 2015ean Modern Blues argitaratu zenetik atera dituzten generoen (soul, funk, country-rock...) arteko estiloko albumen zerrenda distiratsu horretaraino.