Uztailak 15etik aurrera goizeko ordutegia berreskuratuko du txarteldegiak
Baluarteko txartel-leihatila Sanferminetan, uztailaren 6tik 14ra, zabalik egonen da ordutegi bereziarekin, arratsaldeko 20:00etatik gaueko 23:00etara, su-artifizialak Baluarteko terrazatik ikusteko sarreren salmenta dela eta. Eta uztailak 15ean, goizeko ordutegia berreskuratuko du txartel-leihatilak, astelehenetik larunbatera. Halere, edozein ordutan sarrerak www.baluarte.com web-gunearen bitartez eskura daitezke, hala nola NICDOk La Morea duen informazio- eta salmenta-puntuan merkataritza-guneak duen irekiera ordutegian. Gainera, Sarrera Irisgarriak (MUPak eta PDSak) erosteko aukera dago.