Bihar eta etzi soilik arratsaldeko zortzietatik gaueko hamaiketara irekiko da txartel-leihatila
Baluarteko txarteldegiak jendaurreko ordutegi berezia izango du gaur. Hain zuzen ere, 11:00etatik 14:00etara irekiko da, gaur eguerdian San Ferminetako Kantu Jaia ekitaldi gastronomiko-musikala ospatuko baita. Gainera, arratsaldean ere irekita egongo da sanferminetako ordutegi berezian, 20:00etatik 23:00etara, Baluarteko terrazatik su artifizialak ikusteko sarrerak erosi ahal izateko. Bihar eta etzi soilik arratsaldeko zortzietatik gaueko hamaiketara irekiko da txartel-leihatila; eta uztailak 15ean, asteartearekin, goizeko ordutegia berreskuratuko du txartel-leihatilak. Halere, edozein ordutan txartelak www.baluarte.com web-gunearen bitartez eskura daitezke, hala nola NICDOk La Morea merkataritza-gunean duen informazio- eta salmenta-puntuan.