Gu gara:

NICDO Gobierno de Navarra

Sare profesionalak:

APCE La Red Española
15/07/2026

Baluarteko leihatilak goizeko ordutegia izango du uztailaren 15etik 31ra

Gainera, uztailaren 21, 23, 28 eta 30ean ere 19:00etatik 22:00etara irekiko da Zinema Beach zikloko emanaldiak direla eta

  • horario taquilla
  • entradas Baluarte


San Fermin jaietako ordutegi bereziaren ondoren, uztailaren 15etik 31ra Baluarteko txarteldegia zabalik egongo da goizez, 11:00etatik 14:00etara, igande eta jaiegunetan izan ezik, itxita egongo baita. Goizeko ordutegiaz gain, uztailaren 21ean, 23an, 28an eta 30ean arratsaldeko 19:00etatik gaueko 22:00etara ere irekiko da, Zinema Beach zikloko filmen proiekzioak direla eta. Halere, edozein ordutan txartelak www.baluarte.com web-gunearen bitartez eskura daitezke, hala nola NICDOk La Morea duen informazio- eta salmenta-puntuan merkataritza-guneak duen irekiera ordutegian. Gainera, Sarrera Irisgarriak (MUPak eta PDSak) erosteko aukera dago.