2026ko Iruñeko Topaketen barruan dagoen hitzordua urriaren 10ean aurreikusita zegoen. Sarreren zenbatekoa itzultzeko, eskuratze-prozedura bera erabiliko da
Iruñeko Topaketen antolakuntzatik jakinarazi dute urriaren 10ean, 21:00etan, Baluarteko Areto Nagusian egitekoa zen Ash dantza ikuskizuna bertan behera utzi dela, “ikuskizunetako profesional teknikoen greba deialdia dela eta ezingo delako kalitate tekniko egokia bermatu”.
Sarreren kostua itzuliko da erosteko prozedura beraren bidez, bai online eta baita lehiatilaren bidez ere.
Urriaren 10ean, larunbatean, Iruñeko Topaketetan programatutako gainerako hitzaldi eta elkarrizketei dagokionez, aurrera aterako dira, greba deialdiak eragindako gorabeheretara egokituta.
Sentitzen dugu publikoari eragindako eragozpenak eta antolakiuntzatik at suertatutako egoeraren honekiko ulerpena eskerten dugu.