Hegoafrikako abesbatzak gospel afrikar tradizionala, kantu espiritualak, askatasun abestiak eta klasiko garaikideak uztartuko ditu Areto Nagusian. Sarrerak salgai daude jada
Baluartera lehen bisita egin eta 17 urtera, Soweto Gospel Choir berriz igoko da Areto Nagusiko eszenatokira heldu den abenduaren 9an (19:30ean). Johannesburgoko abesbatzak Hegoafrikatik JOY (Alaia) dakar, Nelson Mandelaren ondare iraunkorra omentzen duen ikuskizun korala, askatasunaren aldeko borrokaren abesti eta ereserkiak ohoratuz, Afrikako gospel tradizionalaren, espiritual beltzen eta klasiko garaikideen harmoniekin batera.
Kontzerturako sarrerak 20, 29, 34 eta 42 eurotan Baluarteko txarteldegian eta NICDOk La Morea merkataritza-gunean duen informazio eta salmenta-putuan salgai daude. Online ere eskuragarri daude, www.baluarte.com webgunearen bidez, 20,95 / 29,95 / 34,95 eta 42,95 eurotan (kudeaketa-gastuak barne). Gainera, Sarrera Irisgarriak (MUPak eta PDSak) erosteko aukera dago.
Grammy sari anitzen irabazle gisa, Soweto Gospel Choir abesbatza munduko agertoki ospetsuenetan aurkeztu da, eta Aretha Franklin, Stevie Wonder, Peter Gabriel eta U2 artistekin batera aritu da. Musika bikainagatik ez ezik, publiko bakoitzari transmititzen dioten berotasun, eskuzabaltasun eta alaitasun kutsakorragatik ere ezagunak dira bere emanaldiak.