Baluarte está integrado en la sociedad pública de Gobierno de Navarra, NICDO "Navarra Impulsa Cultura, Deporte y Ocio"

NICDO
05/05/2025

Baluartek Sophie Auster abeslariaren kontzertua hartuko du maiatzaren 16an

New Yorkeko artista Milk For Ulcers Tour biraren baitan iritsiko da Ganbera Aretora. Sarrerak ohiko kanaletan eskura daitezke

  • Sophie Auster
  • concierto Baluarte


Sophie Auster abeslari, musikagile eta aktore newyorktarrak kontzertua eskainiko du Baluarten maiatzaren 16an (21:00etan) Milk for Ulcers Tour biraren baitan. Paul Auster idazle zenaren alabak zuzenean joko ditu Ganbera Aretoan bere azken diskoko abestiak, birari izena ematen diona eta maite duen pertsona bat hiltzen denean sentitzen diren emozio konplexuak islatzen dituena: amorrua eta mina, baina baita ama izatean sortu diren itxaropena eta poza ere. Kontzertuan ez da faltako diskoaren azken abestia, Blue Team, bere aitarentzat idatzia, non musikariak martxa behartuan lan egin zuen bukatzeko eta iazko apirilean aita hil aurretik entzuteko.

Sarrerak 25 eurotan (+ gestio gastuak) ohiko kanaletan eskura daitezke: www.baluarte.com webgunean, Baluarteko txarteldegian eta NICDOk La Morea merkataritza-gunean duen informazio- eta salmenta-puntuan.