Algo Contigo kontzertuan, bolero ezagunak bertsionatuko dituzte orkestra sinfoniko baten laguntzarekin. Sarrerak 45 eta 50 euro artean eskura daitezke
Sole Giménez eta Juan Valderrama, egungo musikaren ahots pertsonalenetako eta dotoreenetako bi, Baluarteko Areto Nagusiko taula gainean datorren ekainaren 1ean (19:00etan) elkartuko dira Boleroari omenaldia egiteko, UNESCOk Gizateriaren Kultura Ondare Immaterial izendatu duen urte berean. Algo contigo izenburupean, kontzertua Armando Manzanero, Los Panchos, Consuelo Velásquez, María Grever edo Roberto Cantoral bezalako maisu handiek konposatutako artelan horiei guztiei eskainia dago. José Luis López Antón maisuaren zuzendaritzapean arituko den 30 musikari baino gehiagoko Orkestra Sinfonikoak lagunduta, Sole Giménezek eta Juan Valderramak Esta tarde vi llover, Te extraño, Dos Gardenias eta Bésame mucho bezalako abesti ezagunak zuzenean interpretatuko dituzte, bakarka nahiz duetoan.
Sarrerak 45, 47 eta 50 eurotan www.baluarte.com webgunean, Baluarteko txarteldegian eta NICDOk La Morea merkataritza-gunean duen informazio- eta salmenta-puntuan eskura daitezke.