Gu gara:

NICDO Gobierno de Navarra

Sare profesionalak:

APCE La Red Española
28/10/2026

Skimetraje Jaialdia azaroaren 14an itzuliko da Balurtera amaierako galarekin

Hitzorduan, eskiari eta snowboardari buruzko 13 film labur proiektatuko dira, eta XI. edizioko sariak banatuko dira. Sarrerak salgai daude dagoeneko

  • Skimetraje
  • festival cine
  • evento Baluarte


Bi urtez agertokietatik kanpo egon ondoren, Skimetraje Eski eta snowboard-eko Nazioarteko XI. Zinema-Jaialdia bueltan da, eta XI. edizio honen amaierako gala Baluarten izango da heldu den azaroaren 14an, arratsaldeko 18:15ean. Ganbera Aretoan ospatuko den itxiera-saio horretan, lehiaketako 13 film labur proiektatuko dira guztira: 6 Amateur kategorian eta 7 Pro kategorian. Abenturan bete-betean murgiltzeko aukera eskainiko dute, muturreko espedizioen, istorio intimoen eta goi-mailako freeridearen bidez. Eszenatokiak askotarikoak izango dira, Artikotik eta Groenlandiatik Andeetara eta Japoniara.

Bertaratutako ikusleek funtsezko zeregina izango dute ekitaldian, gogokoen duten lana aukeratzeko botoa eman ahal izango baitute. Gauari amaiera emateko, sarituen zerrenda ezagutaraziko da, eta urteko lan onenei kanpaiak banatuko zaizkie.

Horrez gain, Iruñeko auditorioaren atondo nagusian Winter Hall erakusketarien gune tradizionalaz gozatzeko aukera izango da. Erakusketa-gunea 17:00etatik 21:30era egongo da zabalik, doako sarrerarekin. Bertan, sektoreko hainbat markak eta neguko estazioek beren produktu eta zerbitzu berritzaileenak aurkeztuko dituzte.

Skimetraje 2026ko azken galako sarrerak 8,50 €-ko prezioa dute, eta Baluarteko leihatilan eta NICDOk La Morea merkataritza gunean duen informazio- eta salmenta-puntuan daude salgai. Online ere eros daitezke, www.baluarte.com webgunearen bidez, 9,45 €-ko prezioan (kudeaketa-gastuak barne). Horrez gain, Sarrera Irisgarriak (PMRak eta PDSak) erosteko aukera ere badago.