Baluarte está integrado en la sociedad pública de Gobierno de Navarra, NICDO "Navarra Impulsa Cultura, Deporte y Ocio"

NICDO
11/03/2025

Iruñeko Sinfonietta Baluartera itzuliko da apirilaren 13an Musika Sakratuaren Jaialdiaren baitan

Iruñeko Udalak Aste Santuaren aurretik antolatutako jaialdiko zazpi kontzertuetako bat izango den hontarako sarrerak salgai daude jada

  • Festival Música Sacra
  • concierto Baluarte
  • Sinfonietta de Pamplona


Musika sakratua nagusi  izango da Baluarten Aste Santuaren aurreko egunetan. Iruñeko Udalak aurten ere antolatu duen jaialdiak Iruñeko Sinfonietta orquestra bueltan ekarriko du Areto Nagusira, apirilaren 13an (19:30ean). Caroline Collier zuzendariaren batutapean, Denboraren ispilua izenburua duen kontzertua W.A. Mozarten Adagio y Fuga lanarekin irekiko da; ondoren, Iruñeko Sinfoniettak G.F. Händelen Denboraren garaipena eta desilusioa obraren aukeraketa bat interpretatuko du, bertan Dorota Grzeskowiak sopranoak parte hartuko duela; T.A. Vitaliren Chaconne, biolin eta orkestrarako lanak jarraituko dio, Anna Siwek Przylecka biolin bakarlaria izango duena; eta emanaldiari amaiera emateko, G.F. Händelen Uretako Musika interpretatuko da.

Sarrerak 15 eurotan ohiko kanaletan eskura daitezke: www.baluarte.com web-gunean, Baluarteko txarteldegian eta NICDOk La Morean duen informazio- eta salmenta-gunean.