Kantari kataluniarrak Jatorrizko Abesti Onenaren Saria jaso berri du Flores para Antonio lanagatik, eta laugarren aldiz itzuli da Iruñeko entzunaretora. Sarrerak eskuragarri daude
Iruñeko auditoriumera egindako azken bisitatik bi urtera, Sílvia Pérez Cruz abeslaria Baluartera itzuliko da laugarrenez maiatzaren 10ean (19:30ean) 2026 Biraren baitan kontzertu bat emateko. Alba Floresekin batera Floresek Jatorrizko Abesti Onenaren Goya Saria jaso berri duen artista kataluniarrak abesti berriak joko ditu zuzenean eta Areto Nagusiko eszenatokian Carlos Montfort (biolinak, perkusioa, tronpeta, koruak), Marta Roma (biolontxeloa, tronpeta, koruak) eta Bori Albero (kontrabaxua, tronpeta, koruak) izango ditu lagun.
Sarrerak 34, 44, 48 eta 58 eurotan Baluarteko txarteldegian eta NICDOk La Morea merkataritza-gunean duen informazio eta salmenta-putuan salgai daude. Halaber, online ere eskuragarri daude, www.baluarte.com webgunearen bidez, 34,95 / 44,95 / 48,95 eta 58,95 eurotan (kudeaketa-gastuak barne).