Nafarroako Orkestra Sinfonikoarekin eta Iruñeko Orfeoiarekin batera, artista valentziarraren abesti ezagunenetako batzuk eskainiko dira emanaldian. Sarrerak salgai daude jada
Baluarteko Areto Nagusiak Nino Bravo Sinfonikoa kontzertua hartuko du heldu den abenduaren 30ean (20:00etan). Espainiako pop musikaren erakusle handienetako bat eta gure herrialdeko nazioarteko ahots esanguratsuenetako bat izandako artista valentziarrari omenaldia egingo dio Serafín Zubiri abeslariak. Oholtza gainean, Zubirik Nafarroako Orkestra Sinfonikoa eta Iruñeko Orfeoia izango ditu lagun, eta, haiekin batera, Nino Bravo mito hilezkor bihurtu zuten abestien errepertorioa interpretatuko du zuzenean; besteak beste, Noelia, Todos, Esa será mi casa, Elizabeth, Te quiero, te quiero, Cartas amarillas, Puerta de amor, Mis noches sin ti, Mi tierra, América, América, Un beso y una flor edo Libre bezalako abesti handiak entzun ahalko dira.
Kontzerturako sarrerak 28, 32, 36 eta 40 eurotan www.baluarte.com web-orrian, Baluarteko txarteldegian eta NICDOk La Morea merkataritza-gunean duen informazio- eta salmenta-puntuan eskura daitezke.