Ozeanoen krisiari buruz hausnartzen duen diziplina anitzeko proposamen hau azaroaren 15ean iritsiko da Baluartera, eta Espainiako bi emanaldietako bat izango da. Sarrerak ohiko kanaletan daude salgai
Baluarte Fundazioaren 26-27 denboraldiak Scapino Ballet Rotterdam Herbehereetako dantza konpainia profesional zaharrenaren La Mer-en bertsio zabalduaren estreinaldia ekarriko du Baluartera heldu den azaroaren 15ean, arratsaldeko 18:00etan. Nanine Linning koreografoaren sorkuntza, ozeanoen krisiari diziplina artistiko desberdinetatik heltzen diona, Iruñeko auditoriumeko Areto Nagusira iritsiko da, 2026an herrialdean programatutako bi emanaldietako batean.
Dantza proposamen honetarako sarrerek 38/29/19 €balio dute publiko orokorrarentzat eta 30/23/15 €30 urtetik beherakoentzat, eta NICDOk La Morea Merkataritza Zentroan duen informazio eta salmenta-puntuan eros daitezke. Ikuskizun hau baino hiru egun lehenagotik, 30 urtetik beherakoek sarrerak 11/9/6 euroren truke eskuratu ahal izango dituzte, soilik leihatilan eta Gazte Txartela edo NANa aurkeztuz. Online ere eros daitezke, www.baluarte.com webgunearen bidez, prezioari 0,95 euroko kudeaketa-gastuak gehituta. Gainera, Sarrera Eskuragarriak (MUPak eta PDSak) erosteko aukera ere badago.
2023an Boston Balleterako sortua, eta Woods Hole Oceanographic Institution itsas ikerketako institutuarekin lankidetzan eratu zen, ozeanoen egoera kritikoa taula gainean irudikatzeko. Bertsio zabaldu berria urriaren 9an estreinatu zen Rotterdamen, eta itsas mailaren igoerari, plastikoek eragindako kutsadurari, petrolio isurketei edo uretan oxigenoa galtzeari buruzko eszenak ditu.