Baluarte está integrado en la sociedad pública de Gobierno de Navarra, NICDO "Navarra Impulsa Cultura, Deporte y Ocio"

NICDO
08/04/2024

Sara Barasek 25 urteko ibilbidea ospatuko du Baluarten, Paco de Luciari omenaldia eginez apirilaren 13an

Cadizko flamenko-dantzariak eta bere konpainiak Vuela ikuskizun berria aurkeztuko dute Areto Nagusian 20:00etan

  • Sara Baras
  • flamenco Baluarte


Bere ibilbide artistikoaren 25. urteurrenarekin bat eginez, Sara Baras flamenko-dantzaria Baluartera itzuliko da larunbatean, hilak 13an (20:00etan), Vuela ikuskizun berria aurkeztera. Proposamen horrekin, Paco de Lucía gitarraren jenio handia izan zenari omenaldia egingo zaio. Sara Baras beraren eta bere konpainiaren eskutik iritsiko den bidaia koreografiko hau 15 piezaz osatuta dago, eta horietako bakoitza hitz baten ingurukoa da, hizkuntza flamenkoarekin mugimenduan dauden hitzak sortuz. Ibilbide hau lau ekitalditan banatzen da: Zura, sustrai batzuen indarra eta izatearen berotasuna gogorarazten diguna; Itsasoa, pasioan nabigatzera eta ura bezala jariatzera gonbidatzen gaituena; Heriotza, giza emozioak sakonenetik esploratzeko modu bat; eta Hegan egitea, presarik gabe ihes egiteko modu bakarra, ospakizunari eta alaitasunari eutsiz, musikak, dantzak eta sentimenduek bakarrik eskain dezaketen esperientzia.

Sarrerak 30 eta 65 euro bitartean (gehi kudeaketa gastuak) ohiko kanaletan eskura daitezke: www.baluarte.com web-orrian, Baluarteko txarteldegian eta NICDOk La Morea merkataritza-gunean duen informazio- eta salmenta-puntuan.