Oñatiarrak Lurra ikutu barik disko berria aurkeztuko du eta bere ibilbide musikalaren errepasoa egingo du. Sarrerak ohiko kanaletan eskuragarri daude
Ruper Ordorika kantautorea Baluartera bueltatuko da heldu den abenduaren 12an, arratsaldeko 19:30ean, Mugalariak taldearekin batera. 40 urte baino gehiagoko musika-ibilbidearen eta hogei disko baino gehiagoren ondoren, abeslari eta konpositore oñatiarra Lurra ikutu barik disko berria aurkezteko biraren barruan dator. Hamaika abesti biltzen dituen lan honek, egunerokotasunari buruzko gogoeta poetikoak eta denboraren joanari buruzko gogoetak tartekatzen ditu.
Oholtza gainean bere 'mugalariak' izango ditu lagun: Arkaitz Miner (gitarra, biolina eta mandolina), Lutxo Neira (baxua), Hasier Oleaga (bateria), Eduardo Lazaga (perkusioa) eta Nando de la Casa (perkusioa eta teklatuak).
Sarrerak 20 eurotan Baluarteko txarteldegian eta NICDOk La Morea merkataritza-gunean duen informazio eta salmenta-putuan salgai daude dagoeneko. Halaber, online ere eskuragarri daude, www.baluarte.com webgunearen bidez, 20,95 eurotan (kudeaketa-gastuak barne). Gainera, Sarrera Irisgarriak (MUPak eta PDSak) erosteko aukera dago.