Baluarte está integrado en la sociedad pública de Gobierno de Navarra, NICDO "Navarra Impulsa Cultura, Deporte y Ocio"

NICDO
13/05/2024

Ruper Ordorika 'bakarka' itzuliko da Baluartera igandean

Kantari oñatiarra Bakarka bira aurkeztera itzuliko da gurera. Sarrerak 15 eurotan eskura daitezke

  • Ruper Ordorika
  • concierto Baluarte
  • euskal musika Iruñea


Ruper Ordorika
kantautorea Baluartera igandean bueltatuko da, maiatzaren 19an, Ganbera Aretoan kontzertu intimoa eskaintzeko (19:00etan). 40 urte baino gehiagoko musika ibilbidearekin eta hogei diskotik gora plazaratu ondoren, euskal artistak (Oñati, 1956) Bakarka bira berriaren baitan helduko da gurera Bakarka bi lana aurkezteko. Emanaldia formatu minimalistan egingo du, bakarka, gitarraren eta ahotsaren laguntzaz bakarrik, kantuaren esentzia bilatuz. Ordorikaren lehen bakarkako albumean bildutako bere ibilbideko kanturik ezagunenak interpretatuko ditu zuzenean, hala nola bere azken laneko abestiak, besteak beste, Erruduna, Zaindu maite duzun hori edo Zaldiak negarrez.

Sarrerak 15 eurotan www.baluarte.com web-orrian, Baluarteko txarteldegian eta NICDOk La Morea merkataritza-gunean duen informazio- eta salmenta-puntuan eskura daitezke.