Mugalariak taldearekin batera, Lurra ikutu barik disko berriko abestiak joko ditu oñatiarrak eta bere diskografiaren errepasoa egingo du. Sarrerak salgai daude jada
Ruper Ordorika kantautorea Baluartera bueltatuko da heldu den 2026ko abenduaren 12an, arratsaldeko 19:30ean, Mugalariak taldearekin batera. 40 urte baino gehiagoko musika-ibilbidearen eta hogei disko baino gehiagoren ondoren, abeslari eta konpositore oñatiarra Lurra ikutu barik disko berria aurkezteko biraren barruan dator. Hamaika abesti biltzen dituen lan honek, egunerokotasunari buruzko gogoeta poetikoak eta denboraren joanari buruzko gogoetak tartekatzen ditu.
Oholtza gainean bere 'mugalariak' izango ditu lagun: Arkaitz Miner (gitarra, biolina eta mandolina), Lutxo Neira (baxua), Hasier Oleaga (bateria), Eduardo Lazaga (perkusioa) eta Nando de la Casa (perkusioa eta teklatuak).
Sarrerak 20 eurotan Baluarteko txarteldegian eta NICDOk La Morea merkataritza-gunean duen informazio eta salmenta-putuan salgai daude dagoeneko. Halaber, online ere eskuragarri daude, www.baluarte.com webgunearen bidez, 20,95 eurotan (kudeaketa-gastuak barne).