Gu gara:

NICDO Gobierno de Navarra

Sare profesionalak:

APCE La Red Española
23/10/2026

Royal Film Concert Orchestra bihar itzuliko da Baluartera bi kontzertu emateko

Lehenengoan, Morricone, Zimmer eta Williams konpositoreen soinu-bandak eskainiko ditu; bigarrenean, orkestrak DJ batekin joko du. Azken sarrerak salgai

  • Royal Film Orchestra
  • concierto Baluarte


Royal Film Concert Orchestra Baluarteko Areto Nagusira itzuliko da bihar, hilak 24an, eta bertan bi kontzertu eskainiko ditu. Arratsaldeko 17:30ean The Music of Morricone, Zimmer, Williams emanaldia ekarriko du, John Williams, Hans Zimmer eta Ennio Morricone zinema-bandetako konpositore handiei eskainitako omenaldi-kontzertua. Fernando Furones zuzendariaren gidaritzapean, soinu-banda ezagunenetako eta bereizgarrienetako batzuk interpretatuko ditu orkestrak, hala nola El Rey León, Piratas del Caribe, E.T., Cinema Paradiso, Harry Potter, Indiana Jones edo La Lista de Schindler. Ondoren, 20:30ean, Royal Film Concert Orchestrak bigarren emanaldia emango du, orkestra sinfonikoa eta DJa uztartzen dituen saio berezi batean, besteak veste Coldplay, Daft Punk, Pont Aeri, Europe, Queen, Abba o Village People talde eta proiektuen piezak interpretatuz.

Kontzertu bakoitzerako sarrerak 45, 55 eta 65 eurotan Baluarteko txarteldegian eta NICDOk La Morea merkataritza-gunean duen informazio eta salmenta-puntuan salgai daude. Online ere eskura daitezke, www.baluarte.com webgunearen bidez, 45,95 / 55,95 eta 65,95 eurotan (kudeaketa-gastuak barne). Gainera, Sarrera Irisgarriak (MUPak eta PDSak) erosteko aukera dago.