Gu gara:

NICDO Gobierno de Navarra

Sare profesionalak:

APCE La Red Española
07/10/2026

Royal Film Concert Orchestrak emanaldi bikoitza eskainiko du Baluarten urriaren 24an

Lehenengoan, orkestrak Morricone, Zimmer eta Williams konpositoreen soinu-bandak joko ditu; bigarrenean, DJ batekin arituko da. Sarrerak ohiko kanaletan eskura daitezke

  • Royal Film Orchestra
  • concierto Baluarte


Royal Film Concert Orchestra urriaren 24an itzuliko da Baluarteko Areto Nagusira, eta arratsalde horretan bertan bi kontzertu eskainiko ditu. 17:30ean The Music of Morricone, Zimmer, Williams emanaldia eskainiko du, John Williams, Hans Zimmer eta Ennio Morricone zinema-bandetako konpositore handiei eskainitako omenaldi-kontzertua. Fernando Furones zuzendariaren gidaritzapean, soinu-banda ezagunenetako eta bereizgarrienetako batzuk interpretatuko ditu orkestrak, hala nola El Rey León, Piratas del Caribe, E.T., Cinema Paradiso, Harry Potter, Indiana Jones edo La Lista de Schindler. Ondoren, 20:30ean, Royal Film Concert Orchestrak bigarren emanaldia emango du, orkestra sinfonikoa eta DJa uztartzen dituen saio berezi batean, besteak veste Coldplay, Daft Punk, Pont Aeri, Europe, Queen, Abba o Village People talde eta proiektuen piezak interpretatuz.

Kontzertu bakoitzerako sarrerak 45, 55 eta 65 eurotan Baluarteko txarteldegian eta NICDOk La Morea merkataritza-gunean duen informazio eta salmenta-puntuan salgai daude. Online ere eskura daitezke, www.baluarte.com webgunearen bidez, 45,95 / 55,95 eta 65,95 eurotan (kudeaketa-gastuak barne). Gainera, Sarrera Irisgarriak (MUPak eta PDSak) erosteko aukera dago.