Asturiaseko artistak SantasPascuas Jaialdiaren baitan Areto Nagusian eskainiko duen emanaldi honetarako sarrerak salgai daude jada
SantasPascuas Jaialdia heldu den urtarrilaren 4an itzuliko da Baluartera (20:00etan), 2023an Egungo Musiken Sari Nazionala irabazi zuen Rodrigo Cuevasen proposamen eszeniko berriarekin: La Belleza. Asturiasko musika tradizionala elektronikarekin, poparekin eta kabaretarekin uztartzen duen abeslari, konpositore eta soinujolea bira berri honekin iritsiko da Areto Nagusira, "ametsek eta ederrak lurrekoarekin bat egiten duten" leku horretara. Birari izena ematen dion lan horrek "atzoko, biharko eta betiko ikonoen" laguntza izan du, undergroundetik sortzen ari diren figurak eta Espainiako hiri-musikaren dibak barne, besteak beste.
Sarrerak 45, 50 eta 55 eurotan Baluarteko txarteldegian eta NICDOren informazio- eta salmenta-gunean, La Morea merkataritza-gunean salgai daude jada. Halaber, online ere eskuragarri daude, www.baluarte.com webgunearen bidez, 47,5 / 52,5 eta 57,5 eurotan (kudeaketa-gastuak barne).